Software arkitektura

Softwarearen arkitektura Softwarearen Sistemaren funtsezko egitura eta hauek sortzeko erabiltzen diren diziplinen multzoa da. Software elementuak, hauen arteko erlazioak eta bi hauen ezaugarriak, egitura bakoitzaren menpekoak dira.[1] Software sistemen arkitektura metafora bat da, eraikinen arkitekturarekin[2] duen antzekotasunarengatik. Garatutako proiektuentzat eta sistemarentzat plano moduko bat da, eginbeharrak, diseinatutako moduan egin daitezen.[3]

Proiektuetan, behin eginik, aldatzeak kostu handia edukiko luketen erabakiak hartzean datza software arkitektura. Erabaki hauek, softwarearen diseinuaren hainbat egitura aukera barne ditzake. Adibidez, transbordadore espazial batean jaurtiketa kontrolatzeko sistemek, azkartasuna eta fidagarritasuna bermatu beharko dute. Beraz, denbora errealeko konputazio lengoaia egokia aukeratu beharko litzateke. Gainera, fidagarritasuna bermatu dezan, hartutako erabakiak hainbat kopia erredundante eta berain artean independenteki eginak izatea egin dezakegu. Gero, kopia hauek, hardware ezberdinetan exekutatzen jarri beraien emaitzak modu gurutzatuan kontrolatuz.

Software arkitektura dokumentatuz, interes-taldeen arteko komunikazioa errazteaz gain, goi-mailako egiturari buruzko hasierako erabakiak jasotzen dira. Gainera, hainbat proiekturen artean, diseinu atazen berrerabilera ere ahalbidetzen dute.[4]

  1. Clements, Paul; Felix Bachmann; Len Bass; David Garlan; James Ivers; Reed Little; Paulo Merson; Robert Nord et al.. (2010). Documenting Software Architectures: Views and Beyond, Second Edition. Boston ISBN 978-0-321-55268-6..
  2. Perry, D. E.; Wolf, A. L.. (1992). «Foundations for the study of software architecture» ACM SIGSOFT Software Engineering Notes 17 (4): 40.  doi:10.1145/141874.141884..
  3. (Ingelesez) Software Architecture. .
  4. Bass, Len; Paul Clements; Rick Kazman. (2012). Software Architecture in Practice, Third Edition. Boston: Addison-Wesley ISBN 978-0-321-81573-6..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search